XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nilo-ren ur-etorria gorabehera handikoa da: ugariena, udan; urriena, berriz, udaberrian.

Aldian aldiko uholdeak medio (lehenengoa Ekainean, bigarrena Abuztuan), ibarreko lurrak urez estaltzen dira eta uretorriaren ekarkinez ongarriztatzen.

Egypto-ren historian, beraz, Nilo-k ezarri dio hango gizarteari bere bizi-taupada.

Baldintza geografiko hauei lotuta, bi herrialde nagusi aipatu behar ditugu hemen: Egypto Beherea eta Egypto Garaia.

Egypto Beherea deritzona ibai-ahoan kokatua dago, deltan alegia.

Mediterraneo-ari begira dago beterri hau; merkatalgoa eta beraz hiriko bizitza nahiko hedatu ziren hemen.

Horrez gain, Egypto-ko zati hau hain emankorra izanik, urteoro uzta bat baino gehiago jasotzen zen han.

Ondorioz, etengabeko ureztapenera behartua egonda ere, biztanleria trinko-bildu bati ere jaten eman zekiokeen.

Bigarren herrialdea, Egypto Garaia alderantziz, afrikarragoa zen bere baldintzetan.

Ibai-haranaren luzeran sakabanatutako biztanleria honek helburu bakarra zuen bere labore-lurrak lantzeko: ureztapenerako urbideak ireki eta zaindu behar zituen, aspertzeke.

Egypto-ren historia deltaren eta haranaren arteko harremanetan datza.

Eta bi herrialde horien bateratzearekin munduko lehenengo Inperio ezaguna sortu zen.

B) HISTORIA LUZEA: HIRU INPERIOAK.

Egypto-ren aintzinako garai historikoa 3200.aren inguruan hasi ziren: (...).

MENES ERREGEAREN PALETA (bi aldeak). Menes, bi Egypto-aldea batu zituen Faraon-a irudiztatzen da marrazki hauetan.